XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKO PELOTA BATZA

Urumea pelota lekuan jokatuko dute Linazasoro ta Orbegozo'k Barrena anaien aurka.

Aurretik jokatuko da Xarezko jokaldi polit bat.

Errenderin arratzaldian Zarauztarrak Oiartzuarren aurka.

Linazasoro ta Orbegozo, Pasaiko txapeldunak, ta Barrena anaiak Zestuatarrak, datorren igandian Urumea pelota lekuan jokatuko duten bikote bikañak, ¿Nor geldituko da azken jokaldirako?.

Jokaldi ederrak bikañenetakuak datorren igandian egingo diranak.

Urumea'n egingo dan jokalditik irtengo da GIPUZKO TXAPELKETA jokatuko duan bikotia.

Ezin bada garrantzi aundigoko jokaldirik izan datorren igandian Linazasoro ta Orbegozo'k Barrena anaien aurka egingo duten baño.

Bi bikote oiek jokaldi bana irabazita bauzkate.

Barrenatarrak irabazi zuten Zestua'n ta Linazasoro ta Orbegozo'k Errenderin.

Zer jokaldi ederrak biak, batez ere Errenderi'n egin zana.

Datorren igandekua ez degu uste txarragua izango danik.

Irakurle: Ikusi nai badituzu bi bikote oiek tongorik gabe jokatzen juan URUMEA PELOTA LEKURA datorren igandian goizeko AMAR T'ERDITAN.

XAREZKO JOKALDI POLIT BAT

Jokaldi onen aurretik egingo da xarezko jokaldi bat.

Oraindik ez da ezagutzen emen, guk dakigunik beintzat era ortako jokua.

Datorren igandian GIPUZKO TXAPELKETAKO jokaldian aurretik ikusiko ditugu SEI JOKALDI zein baño zein yayoguak, ta emendik jarriko dira beste iru PORTAL'en izena tartian dala.

ERRENDERI'N OIARTZUARRAK TA ZARAUZTARRAK

Jokaldi onengatik ezer esan bearrik bai al dago?.

Jaunak, eta nola dauden baztarak.

Egia esateko guri ez digu bildurrik ematen jendia orrela berotzen dalako.

Ezagutzen ditugu danak: mutil jatorrak, abertzale porrokatuak.

Arritzekua al da ba pixka bat berotuta egotia juan dan igandian ikusi zuten jokaldiakin?.

Etzaigu iruditzen.

Batzuk galdu zutelako ta bestiak irabazi duelako ezin kabiturik daude.

Ia motellak jo gogor igandian....